SOINEKO LUZE TA BIGUN BAT
Bere azal guztia jantzi zuen
ametz zoroekin egindako soineko
luze ta bigun batekin.
Agian bere beldurrak berotzeko asmoz.
Gainera, labanen
zauriak sendatzerako bidexkak
motzagoak egitea zuen helburu.
Gainera, poltsikoen
eremuan babestutako giltza
minak kaleratzea zuen helburu.
Agian, loreak egiten duten bezala
euri tantak lorategi bat bustitzean.
Edo mendi bat ta zerua besarkatzean
margosten diren paisai liluragarriak.
Koloreak izaten ziren
bere oroipen liburu ta desiren bihotz
jantzi horren itzurarekin.
Agian izandako arima ez ahazteko asmoz.


Comentarios
Publicar un comentario